XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Honela dio kontzilioak: Gainera, bidezko dirudi, kontzientziako arrazoinez harmarik hartu nahi ez dutenei legeak bide bat eman diezaien, beste tankera batetan herria laguntzeko prest baldin badaude behintzat: (Eliza egungo munduan, 79. zenb.).

Kontzilioak ez dio inori ezarri nahi jokamolde hori; baizik, norberari bere iritzira erabaki dezan uzten dio.

Horregatik, bakearen alde militar bezala dihardutenentzat ere badu zenbait hitz: Aberriaren alde militar bezala dihardutenek ere, har bezate beren burua herrien segurantziaren eta askatasunaren zerbitzari bezala; eginkizun hori jator betez, egiaz bakearen alde jokatzen dute (Eliza egungo munduan, 79. zenb.).

Kontzilioak, bakearen alde lehiatzen diren Estatu agintariak aupatzen ditu bereziki: Beren goi-goi mailako karguen ardura handiz akiturik, baina erantzukizun handien ezaguerak bultzaturik, izua dioten gerra baztertzen saiatzen direnen eta, halaz guztiz, gauzek beren izatean duten korapilotasuna ahantzi ezin dutenen borondate onari eutsi egin behar zaio (Eliza egungo munduan, 82. zenb.).

Bibliako lehen orrialdeetako kontakizun handiak giza bizitza osoaren sinbolu dira: desobedientzia (Adan) anai-hiltzailea (Kain), hondamendian onik ateratzea (Noe), egintza handietan sakabanaketa (Babelgo dorrea).

Horrek guztiak egundoko hedatasuna hartzen du gaurregun arrisku atomikoa dela bide.

Jainkozko kontakizun hauetan datorren mezuaren argitan, gaurregungo zoritxarren sustrai sakonena gure bekatuetan datza, eta egiazko erremedioa, horrez gero, bekatuarekiko, gorrotoarekiko eta fidakaiztasunarekiko askapenean datza.

Ekintza honetan Kristorekin diharduena, gizadiarentzat bere burua hiltzea litzatekeen istilua aldentzen sakonki laguntzen ari da.

Izan ere, Estatu agintariak, nor beraren erresumako guztien onaren eta, denbora berean, on orokorraren eragile direnak, arras daude gizartearen irizpidearen eta sentikeraren baitan.

Alferrik ariko dira bakea egin nahian, etsai sentimenduek, mespretxu eta fidakaitz sentimenduek, arraza gorrotoak eta aldez aurreko ideologi jarrerek, gizon-emakumeak banatzen eta buruz-buru ipintzen dituzten bitartean.

Horregatik, guztiz larri eta ezinbesteko dira buruak hezitzea eta berritzea, eta herritarren irizpideari joera berria ematea.

Hezketa lanean, batez ere gazteekin, ari direnek, edota herriaren irizpidea moldatzen dutenek, oso joan-etorri handikotzat har bezate guztien buruak bakezko sentimendu berrietara zuzentzea.

Guztiok geure bihotzak aldatu egin behar ditugu, gizakia aurrera eramateko mundu osoak eta guztiok batera egin ditzakegun zereginak kontutan harturik.